Tip:
Highlight text to annotate it
X
Kaixo, ongi etorri MondragonLinguako Bideo eskoletara!
Bideo honetan "bat ere" eta "batere" hitzak bereizten ikasiko dugu. Berdinak iruditu arren,
bai esanahia eta bai idazteko modua desberdinak baitira.
Horretarako, bakoitzaren esanahia zein den ikusiko dugu lehenengo.
Hitz bakarrean idazten den "batere" hitzak erabateko gabezia adierazten du. Ezezko esaldietan
erabiltzen da eta adjektibo zein adberbioen graduatzailea da. Adibidez: "Ez duzu batere
ongi ikusten" esaten badugu ez duzula "inondik ere" ongi ikusten esango dugu. Ikus ditzagun
adibide batzuk: "Filmea ez zen batere ona""Arazo horrek ez
nau batere kezkatzen" Eta beste kasuan? Bereizita idazten dugunean?
"Bat ere" bereizita idazten dugunean, "bakar bat ere" edo "bat bera ere" esan nahi du.
Adibidez: "Ez zuen hitz bat ere ulertu" esaten badugu "ez zuen hitz bakar bat ere ulertu"
esango dugu edo "ez zuen hitz bat bera ere ulertu".
Argiago ikusteko goazen praktikatzera! HAMAR ARIKETETATIK BAKAR BAT ERE EZ DUT EGIN
Hori da! Hamar ariketetatik bat ere ez dut egin. Bereizita idatziko dugu.
JULENEK EGIN DUENA EZ DA INONDIK ERE HARRITZEKO GAUZA
Oso ondo! Julenek egin duena ez da batere harritzeko gauza.
EZ ZUEN HITZ BAT BERA ERE ULERTU Primeran! Ez zuen hitz bat ere ulertu.
Gogoratu, "batere" hitz bakarrean "inondik ere" adierazteko eta "bat ere" bereizita "bakar
bat ere" esateko. Horrela ez dugu akats bat ere egingo!
Hurrengora arte!