Tip:
Highlight text to annotate it
X
Totem Cam erorketa frogak
Pisua: 6,5kg, Indar maximoa: 4,5kN, Erorketa faktorea: 2, Aseguraketa: altzairuzko kablea 2,5mm diametro eta 70cm luzeraduna.
1. froga: Totem Cam 0.65, zulotxoa, kontaktu ona.
2. froga: Totem Cam 0.65, behara eta kanpora irekitzen den zulotxoa.
3. froga: 2. frogaren kokapen berdina.
1,6 erorketa faktorearekin eutsi du (3,5kN inguru). Agian, harria eta espekaren gainazalek marruskadura handiagoa eskaini dute 2. frogaren higaduraren ondoren.
4. froga: Totem Cam 0.65, erorketak eragindako indarrarekin ondo lerrokatu gabe.
5. froga: Totem Cam 1.00, forma irregularra duen kokapena.
6. froga: Totem Cam 1.00, 5. frogaren kokapen berdina.
Bideoak errepasatzen, 5. eta 6. frogetako kokapenen artean diferentzia txiki bat antzeman dugu.
5.frogako kokapena
6. frogako kokapena
6. frogan, espekaren kontaktu ezegonkorrak frienaren hutsegitea eragin du, agian, aseguratze sistema honek eragiten duen bat-bateko kargatzeak lagunduta.
7. froga: Totem Cam 1.50, bi espeka kargatuta.
Kable adarra hautsi da 5kN inguruan. Seguraski bi espeka kargatzeak sistema zurrunagoa izatea eragin du.
8. froga: Totem Cam 0.80, bi espeka kargatuta.
Bi espeka bakarrik kargatzean, espeka bakoitzari normalean baino indar bikoitzarekin eragiten diogu. Arrokak hutsegiteko aukera gehiago ditu, 8. frogan gertatu den moduan.