Tip:
Highlight text to annotate it
X
- Jainkoak egin du.
Lurrak ez dira emankorrak...
...eta euriak ez dira iritsi.
Euria egingo balu, landatzeko aukera izango genuke.
Begira zerura, euriaren arrastorik ere ez.
Dena *** lehor.
Janaria falta zaigu...
Basartoa pixka bat hazi eta lehortu egin zen.
Lapurretak eta gaitzak direla eta abelburuak galtzen ari gara.
Txarrena gosetea da.
- Eguzkiak haziak hondatu ditu...
...eta horrez gain lapurretak.
Beste arazorik duzue?
- Ura behar dugu.
- Ur falta da gure arazorik handiena da.
Arazo nagusia ura da.
- Zulo bat ireki zuten baina hoditeria ez dabil.
- Ez du funtzionatzen.
- Nagusiak jesarrita daude, ez dagoelako urik.
Urarekin...
...urtegia egingo genuke.
- Euriarekin ereiteko aukera legoke, baina haziak eman beharko lizkigukete.
- Goseak zaudete. Zer egingo duzue janaririk ematen ez badizuete?
- Egiten dugun guztia pikutara doa.
- Egurra moztea da aukera bakarra.
Ikatza saltzetik bizi gara, nahiz eta debekatuta dagoen.
- Hostoak jaten ditugu bizirik irauteko...
...eta garagardoa egiteko erabiltzen diren hondakinak.
Nazio Batuen janariaren zain gaude.
Artzaintza gainbeheran dator gero eta abelburu gutxiago ***.
Jende,a alienatuta ***.
Batzuk bidelapur bihurtu dira.
Kaleko ume asko dauzkagu nonahi...
Kampalan, Sorotin...Karamojatik datoz.
Lehen artzainak ziren...
...baina orain ez dute zer eginik.
Zer egin dezakete?
Zaborra biltzea eta eskean aritzeaz gain?
Zortearekin zaindari gisa kontratatzen dituzte.
- Zenbat eskola dauzkazue?
- Bakarra ***.
- Gehiago behar al dituzue, ala bakarrarekin nahiko da?
- Gehiago behar ditugu.
Batekin ez da nahikoa...
...ume ugari dauzkagu eta.
Ez *** guztiontzako lekurik.
Gobernuak hona etorri beharko luke...
...bertatik bertara ikusiko luke zer gertatzen den hemen...
...miseria gorria ikusiko luke.
Hemen izan ditugun arazoetako bat...
...analisi eta esku-hartze okerrak izan dira.
Aurten Gobernuak sekulako dirutza xahutu du haziak erosten...
...haziak eta tresnak.
Nekazarien artean banatu zituzten baina...
...zein egoeratan daude? Bat ere ez, dena joan da pikutara.
Lehorteak lehen ez ziren horren latzak...
...eritasunak eta hildakoak ekarri dituzte.
Soro guztiak galdu ditugu.
Inoiz euria egiten du, eta abereek zerbait jan dezaten lortzen dugu.
Lur emankorrenak ere lehortu egin dira.
Jendea egonean ***, nora joan ez dakiela.
Gorriak ikusten ari gara.
- Hau guztia lehortuta ***.
Ikusten den guztia eta gehiago, dena lehorturik, den-dena!
- Ingurua ere berdin ***.
Bestaldean, erreka ere lehor ***.
- Ur tantarik ere ez.
- Sikatea!
Basartoa orkatiletaraino baino ez zen hazi.
Gero eguzkiak erre zuen dena.
Eremu hau idorra da orain.
- Gosetea *** eta elikagaiak behar ditugu.
- Gobenuak haziak eman zizkigun...
...erne egingo zirelakoan erein genituen...
...baina eguzkiak dena suntsitu zuen guk ezer jan baino lehen.
Landatzeko laguntzak ematen dituzte baina huts eginez gero...
...elikagaiak ematea litzateke erantzunik logikoena.
Elikagien laguntzak baditu bere alde txarrak...
Zenbait komunitateren dependentzia areagotu du...
...badakitelako jaten emango dietela.
Hemen abelazkuntza estentsiboak ongi funtzionatzen du...
...baina honi emandako babesa aztertuz gero...
...hutsaren hurrengoa dela konturatuko zara.
Beste lan batzuetan dabiltza orain...
...egur-ikatza ekoizten hasi dira...
...edo egurra biltzen...
Eta ingurugiroa suntsitzen duten jarduerak dira.
Diru-sarrerak behar dituzte aurrera egiteko.
Egur fardelak 500 Sh balio du.
200 eta 500 bitartean.
Gainera Moroto hirian ez *** beste energia iturririk...
...zerbitzu guztiak eta GKEak hemen egon arren.
Egur-ikatzaren menpeko dira, ingurugiroaren menpeko...
...eta begiratu zeinen hauskorra den ekosistema.
Mendi hau zuhaitzez beteta zegoen...
...eta begira orain nola dagoen, bilutsik.
Bertakoek ez dute uste klima aldaketarengatik denik...
...Jainkoa haserre dagoela esan ohi dute.
Guk, ordea, zientifikoki baieztatu dugu klima aldaketaren ondorioz geratzen dela.
Karamoja bezalako toki batean, epe luzera begiratu beharra ***...
...estrategia behar duzu...
...20 urtera begira proiektuak egiteko...
...eta ez sei hilabeterako edo urtebeterako proiektuak.
Errazkeriak ez du funtzionatzen.
Hil edo biziko kontua da.
Jendearen gaitasuna, ahalmena sortu behar dugu...
...euren kabuz funtzionatu ahal izateko.
Epe horretarako epe luzera begira egin behar dugu lan beraiekin..
Daukagun egoeratik abiatuta eraiki behar dugu etorkizuna...
...konponbideak ezin dira zerutik etorri, paraxutean bezala.
Jendea jakintsua da, bere ingurua ezagutzen du...
...dituzten gauzak, euren jakituriak indartu egin daitezke.
- Antolatuta ez dagoen jendeak kontzientzia hartzea bilatzen dugu...
...taldean egotea bakarrik egotea baino hobea dela ikustea.
Adibidez, haizeak zure etxea botaz gero...
...ezin duzu bakarrik altxatu. Laguntza behar duzu.
Baina taldean bazaude, taldekideen laguntza izango duzu.
Komunitatean banatzeko beste fruitu ekoitzi nahi dugu...
...eta gure produktuak merkaturatu.
Mozkinak urriak dira orain...
...gure produktuak prezio duin batean saldu nahi ditugu.
Eta orain gure umeak eskolaratuta daudenez...
...etorkizun oparoa espero dugu.
Gure bizi maila hobetu behar dugu...
...garaiotara egokitutako eskolak eraiki...
...eta eskola teknikoak, lanbide heziketarako...
...familien eta komunitateen bizitza hobetzeko.
Makereren unibertsitatea bukatzen duenik badago...
...baina ez dute lanik lortzen.
Laranjondoak landatu nahi ditugu...
...eta merkatuak hobetzeko lanean ari gara.
- Krisi batetik atera, eta beste bat dator.
LRA, Karimojong-ak...
Burujabe izateko bidean aurrera egiten dugun bakoitzean...
...dena doa pikutara.
Horrexegatik *** trenbidea geldirik, lantegia geldirik...
...segurtasuna faltagatik.
Ez dugu bakerik izan eskualde honetan...
...azken 20 urteotan.
Itzuli ginenean, lur berriak lantzea buruhaustea zen...
...ume guztiak eta nagusiak ere malnutrizioak jota zeuden.
Bilerak egiten hasi ginen zelan aurrera egin galdetuz...
...eta horrela sortu zen Acoda taldea.
Auzolanean hasi ginen, baten edo bestearen soroak jorratzen...
...eta egitasmo handiago bat bururatu zitzaigun...
...komunitatearen aldeko lana egingo zuen batasuna eratzea.
Iteso hitza akronimoa da...
...gure tribuaren izena da.
I, intelegentzia da.
T, tolerantzia.
E, edukazio ona.
S, soziala.
...eta O, ordenatua, antolatua.
Ugandako 24 milioi bizilagunetatik %80...
...nekazariak dira eta lurretik bizi dira.
Nekazariek boterea izatea nahi dugu ekoizpen-sistemen kontrola har dezatela...
...euren ahotsa entzuna izateko, nekazaritza politiketan eragiteko.
Izan ere, egungo nekazal politikak goitik behera pentsatutakoak dira.
Zaila da politika publikoetan eragina izatea nekazariak bakarturik badaude.
Horrexegatik eraiki nahi dugu nekazarien mugimendua Teson...
...babesten ari garen 45 nekazari elkarteen batasuna bultzatuz.
Nekazariak antolatuta badaude...
...Via Campesina bezalako erakundeetan...
...eztabaida handietan parte hartu ahal izango dute.
Egoera berean daudenekin aliantzak sortu...
...eta batak besteari entzun.
Eta beharbada bizipenak partekatuko dituzte...
...eta euren eskubideen borrokan indartsuagoak izango dira.
- Hiruretan egurraren bila joan behar da.
Egurraren bila joan eta goiz itzuli.
- Gutxienez bi ordu behar dira.
Ordu horretan harrikoa egin behar da...
...eta harrikoaren ostean, egurraren bila joan.
- Egurra dakarzun orduaren arabera...
- Ea, zuk zer egiten duzu lauretan?
- Heldu, etxe ingurua garbitu eta ahuntzen bila zoaz.
- Nik lauretan sua prestatu eta baratzera bueltatzen naiz.
Hori egiten dut lauretan.
- Ni lauretan oraindik baratzean nago.
Benetako gizona goizeko lauretan esnaturik ***...
...behi guztiak zer moduz dauden ikusteko.
- Bostetan umeak jaikitzen dira eskolara joateko.
- Gizonok, ordua heldu da.
Seietan janaria prestatzen bukatu eta afaria.
Eta berriz erraztatu, goizetik gehiago egin ez.
- Eta ohea prestatu.
- Nahiz eta makurtu ezinik ibili nekearen nekez
Nik seietan ahuntzak lotu eta bainua hartzen dut.
Ez *** familia sendorik emakumerik gabe.
Gauez irten eta zerbait edan beharra ***.
Hiruretan azken sexu-harremanak dituzu emakumearekin...
...lanera joan aurretik txortan egitea beharrezkoa da.
Eta gero bostetan...
...gizonak eguneko lan gogorra egiten du.
Gizonak larrua jo behar du...
...horrela nabaritzen da gizonaren indarra.
Gero jeiki eta mugitzen hasten da...
...behiak bere tokian dauden ikusten du.
Goizeko zazpietarako...
...gizonak larreetan izan behar ditu behiak.
Eta gero lurra lantzen hasi...
...hamaiketara arte edo hamabietara arte...
...jaiki den orduaren arabera.
Menditik bueltatzean bizikleta hartu eta putzura doa ur bila...
...ondo garbitu ahal izateko...
...edo ganaduari ura emateko.
Batzuek garbitu ostean sokak egiten dituzte...
...lan txikiokin diru apur bat irabazi eta aurrera egiteko.
Batzuetan eraikuntzarako adreiluak egiten dituzte.
- Emakumeak ere apaizekin hitz egitera joaten dira.
Batzuk arratsaldean mendira doaz, baina gehienak tabernara.
Etxeko lanak emakumeek egiten dituzte...
...ahuntzak zaindu adibidez, gizon batek ere ez du egiten.
Esan du familiaz arduratzen direla, baina emakumeek egiten dute lan hori.
Emakumeek!
Gizonek edan egiten dute...
Nork zaintzen du etxea? - Emakumeek.
Ganadua larrera eramaten dutela diote, baina benetan umeek eramaten dituzte.
Esan dituzten gauza batzuk egia dira eta beste batzuk ez.
Batzuek egiten dutelako eta batzuek ez...
...baina gizonaren lanak ikusi nahi ditugu orokorrean...
...egin behar dutena.
- Nik ez dut sekula gizonik ikusi, uretan edo egurretan joaten.
Baten bat ikusi dut erratzarekin baina inoiz ez putzuan.
- Ba ni bizi naizen lekuan, gizonak uretan bila joan ohi dira...
...eta zereala ehotzen dute.
Gizona landatik datorrenean, deskantsatu egiten du...
...nahiz eta denok egon garen landan...
...bera etorri eta jesarri egiten da...
...eta emakumea iturrira ur bila joatea nahi du.
Bainua hartu ostean ez dut ezer egin nahi.
Kondoiek gure seme-alabak lelotu dituzte.
Emakumeak eta neskak kexatu egiten dira...
...asko gainera.
Zintzilikarioa ez dabil ondo...
...mozkortu egiten dira.
Emakumeek larrua eskatu eta ezetz.
Gizona berandu iristen da, gauez...
...iristen denerako emakumeek eta umeek abereak ukuiluan sartu dituzte...
...eta gauez iristen denean, jesarri eta deskantsatu baino ez du egiten.
Jateko zer dagoen galdetzen du.
Emakumea goizeko 7etan jaikitzen da...
...batzuk ur bila doaz eta beste batzuk mendira...
...zortzietarako landan egoten dira.
09:00etan landan jarraitzen dute...
...10.00etan baratzean lanean jarraitzen dute.
11:00etan landatik bueltatu eta batzuk ur bila joaten dira...
...batzuek larreetara eramaten dituzte ahuntzak, erraztatu edo bainatu egiten dira.
Beste batzuek harrikoa egiten dute janaria egin aurretik.
Eguerdian, bazkaria prestatu.
Ordu bietan batzuk egur bila doaz eta beste batzuek arropa garbitzen dute...
...edo ganaduari edaten eman.
Jateko erabilitako platerak garbitzen dituzte.
...gero egurra sutan jartzen dute afaria prestatzeko...
...eta baratzera bueltatzen dira.
Bostetan itzuli eta ur bila doaz.
Gero, umeak bainatzen dituzte...
...eta egin beharrekoen inguruan hitz egiten dute umeekin.
Zortzietan ohea prestatzen dute...
...21:00etan gizona tabernatik bueltatzen da.
Emakumeak ura eta janaria ematen dizkio...
...orduan etxeko kontuez eztabaidatzen dute.
10:00etaik 02:00etara lo egiten dute.
03:00etan oilarrak kukurruku egiten duenean...
...sexu-harremanak izaten dituzte.
Goizeko lauretatik bostetara eguneko plangintzan egiten dute...
...gizona ez dagoelako mozkor eta berarekin hitz egin daiteke.
Eta garagardoa saltzen duten emakumeek...
...noiz egiten dituzte etxeko lanak?
Gizonak arduratzen dira abelburuez...
...emakumeek ez dakite nola zaindu behar diren behiak.
Gizona lanpeturik dagoenean baliteke emakumeak behiak gobernatzea...
...baina ganadua gobernatzea gizonen lana da.
Komunitateek beren aziendak modu jasangarrian kudeatu ahal izateko lan egiten dugu.
Sendagai modernoak eskuragarri daude baina oso garestiak dira...
...eta nekazari txiroen komunitateak dira.
Teson dauden sendabelarren inguruko informazioa bildu dugu.
Karamojan egin genuen ikerketarekin alderatu nuenean...
...antzerako jakituria eta landare berberak erabiltzen dituztela egiaztatu nuen.
Balio handiko zerbait du landare horrek.
Euren jakituria garatzeko zenbait arazo daude...
...erlijio-sinismenak kasurako.
Batzuek diote salbu gaudenez, ez dugula behar sendabelarrik...
...sorginkerian aritzea litzatekeela...
...jendeak aztitzat har zaitzake.
Hortaz jendeak ez ditu erabiltzen onak zein txarrak izan.
Gobernua modernizaziorekin tematuta ***...
...abelazkuntza modernoa...
...teknika modernoak, dena modernoa...
...nahiz eta hemen betidanik erabilitakoa gobenuak bultzatutakoa baino hobea izan.
Eta hau guztia gertatzen da, mugimendu bateratua sortzeko baliabiderik ez dagoelako...
...euren jakituria konpartitu eta garatu ahal izateko mugimendua.
Ikerketa bukatu nuenean, harritzekoa izan zen...
...ahuntz exotikoak dauzkagu...
...gaixotasuna zuten azalean...
...hil egingo zirela uste genuen...
...eta bertako sendagaiak erabili ostean, begira nola dauden.
Osasuntsu daude.
Sendagaiak oso ona dira...
... eritasun hura ezin zen sendagai modernoekin sendatu...
... zenbait sintoma kendu besterik ez zuten egiten eta...
...txertoa gaixotu aurretik eman behar zaie.
Medikuntza modernoarekin baino ez dituzte egiten probak.
Albaitaritza tradizionalarekin ez.
Hau, esaterako, zaurientzat da.
Ekere izeneko sendabelarraz egin dugu ukendua.
Sendagaia pertsonekin ere erabil daiteke.
Hegaztientzat ere balio dezake.
"Harri beltzak" ere erabili daitezeke.
Behien hezurrekin egiten dira...
...ahoan nabari daiteke eragina.
Indarra dauka...
...pozoina xurgatzeko balio du.
Nekazari ausartak dauzkagu...
...eta behiak ere baditugu.
Ustiakuntza hauek ditugu...
...ikusten duzuen eraikina.
Merkatu lokala daukagu...
...eta lan egiteko prest dagoen jendea.
Nekazariak kooperatiba bultzatzeko prest daude.
Badakigu zer den kooperatiba...
...edo jakiten hasi gara.
Bi asterik behin ordaintzen diegu...
...eta hilaren bukaeran berriz ordaintzen diegu.
Gehienek 100 eta 200 mila shilling irabazten dute.
Hori da bi asterik behin irabazten den diru kopurua.
- Nahikoa diru da...
...baina diru kopuru hori hartzen duten nekazariek...
...nekazari txikiak dauzkate atzean.
Guztia ez da pertsona bakarrarentzat.
Diruaren zatirik handiena bazkideek eramanten dute...
...eta eguneroko gastuek.
Kooperatibako langileok...
...sarritan ez dugu garaiz hartzen soldata.
Langileok sufritu egiten dugu, lehenbizi nekazariei ordaintzen zaielako...
...nekazariek ez dute ezer ulertzen, dirua behar dute.
Esnea hozteko baliabideak falta zaizkigu...
...ez daukagulako dena gordetzeko gaitasunik.
Esne asko bilduz gero...
...alferrik galdu eta kooperatibarentzat galera handia da.
Bizikletak baino ez dauzkagu, inguruko merkatuetara joaten gara...
Zaila da urruneko dauden merkatuetara iristea...
Nahiz eta jakin merkatuotan asko salduko genukeela.
Komunitate bakoitzak artekariak dauzka...
...hona etorri eta esne apur bat eramaten dute...
...gero komunitateetan saltzeko.
Egunaren amaieran bueltatzen dira eta lansaria ematen diegu.
Helburua litzateke...
...tokiko merkatu gehiago lortzea...
...bizikletaz edo motoz iristeko moduko merkatuak.
Garapena erdiesteko boterea eman behar zaio jendeari...
...bizirauteko behar dituzten baliabide propioak sortuz...
...eta pertsonak menpeko bihurtzen dituzten garapen ereduak saihestuta.
Pertsona batek atzerriko dependentzia badu...
...erabaki ahalmena galtzen du.
Pertsonen sormena ere hil egiten da.
Horregatik uste dut Afrikaren garapena...
...ez dela etorriko atzerriko laguntzetatik.
Ekimen propio ugari daukagu...
...gure garapenaren ibilbidea kontrolatzeko.
Behar ditugun aldaketak...
...boterea ematen dio jendeari jarrera jakin batzuk hartzeko, sinesten hasteko...
...gure garapenaren jabe garela...
...eta eskubidea daukagula zenbait gauza aldarrikatzeko.
Aletegiak hutsik dauzkat...
...ontzi hutsak baino ez dauzkat.
Hutsik.
- Nazio Batuen janaria baino ez duzu?
Geratzen zaigun apurra, eta hutsik ditudan ontziak.
- Hau nire emaztea da.
Bere izena *** da.
- Eta hauek zuen seme-alabak al dira?
- Hau Lomokol da...
...hau Nachugi...
...Qwee.
Bera Lowakabong deitzen da.
Nire emazteak egurra mozten du egur-ikatza egiteko...
...herrian saltzen du eta...
...garagardoa egiteko erabiltzen duten legamiaren hondakinak ekartzen ditu.
Ni ere herrira joaten naiz eta adreiluak egiten lan egiten dut...
- Zure semeak eskolara al doaz?
- Eskolara joatea nahi dut...
...beharbada gero euretako baten laguntza izango dugu.
Bi dauzkat eskolan, mutiko hau...
...eta neskatxoa.
Beste neskatilak ura ekartzen du.
Egur-ikatza salduz bizi zarete...
...baina zuhaitzak desagertzen ari dira.
Ez al duzu uste eguzkiak indartsuago joko duela?
Batzuek uste dute Jainkoak albo batera utzi gaituela...
...eta haziek horregatik huts egin dutela.
Ez dute ezer egiten.
Zuhaitzak jatetik bizi dira.
Ez al duzu uste zuhaitzek klima zaintzen dutela?
Moztuko ez balituzte, ezingo lukete aurre egin.
Zer egingo duzu zuhaitz guztiak moztuta daudenean?
- Ez dakigu! Berriz haziko dira bakarrik.
- Jainkoak haziko ditu.
Euriak itzultzen badira, haziko dugu zerbait, ez dugu zuhaitzen beharrik izango.
Euriari itxarotean ari gara.
Euriarekin bizitza loratuko da eta haziak izango ditugu...
...eta zuhaitzek ere atseden hartuko dute.