Tip:
Highlight text to annotate it
X
Egun on.
Dirudienez tresna badabil.
Laurent Mabezoon dut izena eta Naganon bizi naiz…
azken 15 urteotan eta Japonian azken 20 urteetan.
Zenbait frantses ari dira hemendik hizketan...
eta nik ere nire lekukotasuna azaldu nahi dut Internetez.
Modurik lasaienean hitz egiten saiatuko naiz...
iruditzen zaidalako lasaitasunez aztertzeko gaia dela...
eta bi urteko alaba daukadalako lotan aldamenean.
Esateko dudan gauzarik inportanteena zera da:
ez dela posible modu normal batean erreakzionatzea...
gizakiaren neurriarekin zerikusirik ez duen mehatxu baten aurrean.
Ohartu behar dugu hemen biziko dugunak...
datozen 20 edo 30 urteetan...
alegia ni bezala familiagatik edo lanagatik...
hemen geratzera behartuta gaudenok...
bizi dugun egoera psikologikoak...
ez duela zerikusirik.
bestelako katastrofeetako biktimek bizi behar dutenarekin.
Erabaki behar duzu: edo japoniar gehienek bezala egiten duzu...
nork bere burua babestu errealitateari begiak itxiz;
edo populazioaren zati txiki batek bezala erreakzionatzen duzu...
eguneroko bizimoduari arreta handia jarriz,
etenik gabeko ahaleginean sartuz...
zure osasun psikikoa arriskuan jarriz;
edo bestela, depresioan murgiltzen zara.
Jakin behar da erradiazioen sorreran...
badela zerbait erabat inhumanoa.
Isotopo erradiaktiboen bizia...
iodoa bazter utzirik...
30 urte edo gehiagokoa da, estrontzioarentzako...
eta zesioarentzako batik bat.
Eta bazter guztietatik zabaltzen dira.
Egunotan bada eskandalo bat lohien erabilerarekin
Tokyoko uraren birziklatzetik sortutako lohiekin:
Tokyoko iturriko uraren tratamenduak
milaka tona lohi sortzen ditu.
Lohiok Japoniako bazter guztietara zabaldu dira...
kiloko 100 edo 200 becquerel zesio daramatela...
nekazaritzak behar dituen ongarriak eta lurrak ekoizteko.
Lehendik gutxi baldin bada hemen
janariak sortzeko balio duen lurra...
orain are murritzago geratuko da.
Isotopo erradiaktiboak denetan dira...
haurren jolastokiko harean...
jakietan, airean...
Isotopook betirako geratuko dira...
60 urteko iraupenak esan nahi du...
gizakiaren bizitza osoa.
Haurrak dituzularik, kondenatzen dituzu
kasu ematera euriari...
kasu ematera jaten duten guztiari...
Gure elikadura osoa araututa daukagu.
Begiratu behar dugu izozkia
zein esnerekin egina den.
Ez dugu kanpoan egindako jakirik kontsumitzen...
ez gara joaten jatetxeetara.
Horrela bizi beharko dugu gutxienez beste 20 urtez...
ez badugu nahi gure alabak kantzer bat eduki dezan...
ziurrenik milaka haurrek laster edukiko duten moduan.
Horrela diote zenbait unibertsitateko zientzialariek
(Japoniako jakitun eta unibertsitateen izenak...)
Beraz, ulertu behar da
Japoniako herritarrek ez dute errealitatea ikusi nahi...
Txernobylekoek ikusi nahi izan ez zuten bezala.
Hau ez da bakarrik japoniarrak obeditzeko zale direlako:
mehatxu hau erabat diferentea da...
ezagutu ditugun beste guztietatik.
Plutonioak 24.000 urteko biziraupena dauka!
Horra zer sortu dugun.
1.000 tona hondakin erradiaktibo...
Japonian bakarrik urtero...
hondakin oso erradiaktiboak, plutonioa daukatenak.
Neurriak ahaztuta jokatu dugu.
Teknologiak gaina hartu digu.
Jadanik ez gara humanoak.
Beraz, ez daukat mezu berezirik...
hau besterik:
nahi eta nahi ez, geldiltu beharra daukagu...
mundu osoan.
Uste dut japoniarrak iratzartuko direla.
Nik xingola horien mugimendua sortu dut...
zentral nuklearren kontra.
Ostiralero biltzen gara...
katastrofea hasi zen ostiralaz gogoratzeko.
Zeren eta garbi esan behar da:
1. erreaktorearen leherketa zor zaio…
neurri handi batean...
6. mailako lurrikara txiki bati.
Horrek esan nahi du
errefrigerazio sistema gelditu zela martxoaren 11an...
bazkalondoko 3ak inguruan.
Egia horixe da.
Hemen 6 mailako lurrikarak...
ia astero dauzkagu.
Beraz, ezin da esan tsunami berezi bat izan dela
dena izorratu duena.
Edonon gerta daiteke: Japonian...
Franzian orain lehortearekin daude kezkatuta...
ni ez naiz espezialista,
baina Txernobylekoa giza akats batek eragin bazuen,
Frantzian gerta liteke atentatu bat...
edo beste edozer.
Eta hori gertatzen denean...
izan litekeen mehatxurik inhumanoena daukazu:
ezin duzu babes bila inora alde egin...
eta hori urte luzeetarako.
Haurrak baldin badituzu,
Damoklesen ezpata duzu zintzilik.
Hau gelditu beharra daukagu!