Tip:
Highlight text to annotate it
X
Milesker Sorturen sorrera kongresura etorri eta hitz egiteko egin didazuen gonbiteagatik
Gure alderdiaren, Sinn Féin.en; gure buru Gerry Adams-en,
eta Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbiderako egiten duzuen esfortzuan
onena opa dizueten hainbat hiritar irlandarren elkartasun agurra dakart.
Afinidade harreman luze eta egonkorra dute herri irlandesak eta Euskal Herriak.
Sinn Féinek gogotik lan egin du, ezker abertzaleko lagunekin batera,
euskal bake prozesuari abiada emateko.
Etorkizunean Sorturekin elkarlan estua garatzeko itxaropena dugu.
Sorturen legezkanporatzerekin bukatzeko aurreko urteko erabakiari ongi etorria ematen diogu.
Mugimendu positiboa izan zen. Edonola ere, legezkanporatzea ez zen inolaz ere jaso behar.
Edozein jendarte demokratikoetan inongo gobernuk ez luke agindu beharko
herriak nor hautatu dezakeen bere ordezkari politiko gisa.
Noski, Sorturen legeztapenak beste galdera batzuk dakartza.
Zergatik mantentzen ditu Espainiar gobernuak Arnaldo Otegi eta bere kideak kartzelan?
Estatu espainol eta frantsesak kide hauek eta beste ehundaka Euskal preso politiko
kartzelan mantentzeak erakusten du zeinen konplikatua izan daitekeen
bakearen eraikuntza eta gatazken konponbidea.
Egiazko bake prozesua egongo bada, preso politikoen askatzeak agendan egon behar du.
Bitartean, presoek tratu duina jaso behar dute,
preso gaixoak askatuak izan beharko lirateke
eta preso guztiek Euskal Herrian egon beharko lukete.
Gatazka bakoitza ezberdina da baina elkarrizketa da gakoa.
Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egiten diegu
Euskal Herrian garapen politikorako aukera paregabe hau harrapa dezaten,
ta gatazkaren erroak eta ondorioak jorratzen dituen
elkarrizketa prozesu sakon batekin komprometitu daitezen.
Ez pentsa gauzak arazo barik joango direnik aurrera.
Guk arazo asko izan genituen Irlandako bake prozesuan.
Ia 20 urte pasa direnean IRAren lehenengo su-etenetik,
oraindik badira elementuak establishment britanikoan prozesua boikoteatzeko saiakerak egiten.
Hau bizitza politikoaren errealitatea da.
Bakea eraikitzea borrokaren parte da eta definizioz borroka ez da inoiz erraza.
Are gehiago, momentuoro itxaropenek realistak izan behar dute.
Gure mugimenduko buruetako batek, Brian Keenan.ek ondo laburtu zuen hurrengoarekin:
"Desio-zerrendak Gabonetarako dira, iraultzaileok pragmatikoak izan behar dugu".
Baina pragmatismoa ez da aldagai bakarra bake eraikuntzaren ekuazioan.
Gure borrokan nahitaezkoa izan den elementua izan da barne kohesioa.
Egia esan, ez *** lur azalean barne batasunik gabe aurrera eramango den borrokarik.
Hala da lagunak, bakea eraikitzeak berezko zailtasunak dakartza.
Baina bukaerako saria izugarria da.
ASKATASUNA eta INDEPENDENTZIA.
Irlandako herriarentzat zein euskal herriarentzat
esanguratsua den Bobby Sands-en esaldiarekin bukatuko dut:
"Gure seme alaben irria izango da gure mendekua"
Milesker