Tip:
Highlight text to annotate it
X
Barakaldokoa naiz eta daukat paro obrero
horregatik euskaltegira noa ni egunero.
Euskaraz bazekien nire bisabueloak edo
baina ni roillo hontaz orain arte zero,
goizero, goizero AEKan bezero,
batzuetan ero, besteetan bero
baina ez dut milagro handirik espero.
goizero, goizero AEKan bezero,
batzuetan ero, besteetan bero
baina ez dut milagro handirik espero.
Goizean goiz hasi behar dur motibazio bila.
Euskara ez da ingelesa baina ez *** hila,
egun askotan pensatzen dut hau dela inutila,
Nik ez daukat kulparik ez banaiz abila,
hau da hau makila, aditz klase pila,
hitzak beste mila; "animo, mutila"
esaten dute baina ez da hain fazila.
hau da hau makila, aditz klase pila,
hitzak beste mila; "animo, mutila"
esaten dute baina ez da hain fazila.
Ideia hau nire buruan ez dakit noiz hasi zen
baina batzutan ez naiz hemen gehiegi dibertitzen,
lau gauzak izen bat dute eta gauz batek lau izen,
kokoteraino nago klaseak aditzen
pegatak ipintzen ta dirua biltzen
nola sartu nintzen ez dut konprenitzen
lan on bat bilatzeko ez badu serbitzen.
pegatak ipintzen ta dirua biltzen
nola sartu nintzen ez dut konprenitzen
lan on bat bilatzeko ez badu serbitzen.