Tip:
Highlight text to annotate it
X
Mikroklip
Eremu honetan ez da inor bizi
Sabana Desperado du izena
Lapurrez josita ***
Eta daukagun guztia kentzeko *** dira
Bizkor ibiltzea komeni da
Ez *** denbora galtzerik
Herriz aldatzea bezala da
Industria garapenaren hizkeran, CODEVI eremu frankoa da
Orain bost urte sortu zen
Sei urte bete behar ditu datorren abuztuan
3.000 haitiar langilek eta dominikar ikuskatzaileek lan egiten dute hemen
Ikuskatzaileak Dominikar Errepublikatik sartzen dira, beste sarreratik
Lau lantegi daude: batek bainujantziak egiten ditu...
...bik galtzak egiten dituzte eta laugarrenak barruko arropa
Astelehenetik larunbatera lan egiten dugu, goizaldeko 06:30tik arratsaldeko 20:00etara
Gogor lan egiten dugu, baina ez digute ongi ordaintzen
Daukagun soldata ez da nahikoa
Gastu handiak ditugu eta ez daukagu janaria egiteko denborarik ere
Logelaren alokairua, umeen elikadura...
Egoera latza da
Uraren arazoa, adibidez
Dominikarrek lantegian ematen diguten ura ez da edangarria
Ur hori edateagatik zenbait gaixo larri izan dira
Edozein aitzakia erabiltzen dute jendea kaleratzeko
Langileek greba egin zutenean...
...janari saltzaileek jatekorik ez egitea erabaki zuten
Goizean iritsi ginenean, ez zegoen janaririk
Zenbait langile kexatzera joan ginen
Ikuskatzaileak giza baliabideen bulegora bidali gintuen
Eta greba kontuetan nenbilela eta kaleratu egin ninduten
Liskarrak egon ziren eta langileen kontra oldartu ziren...
...erreibindikatzen ari zirelako.
Ekoizpena handitu egin zuten
Eta langileak haserre ziren
Ordu eta soldatak hobeak nahi zituzten
Mobilizazioak egin ziren lantegi guztietan
Eta eremu frankoko arduradunek Armadari deitu zioten
Armada gerrako armekin etorri zen: ametrailadoreak, ***-ak...
Eta langileen mugimendua zapaldu zuten
Kontua da Haitin gertatzen diren gatazketan...
...dominikar militarrak eta poliziak erabiltzen dituztela...
...enpresek eremu frankoan ordena ezartzeko
Sindikatua antolatzen hasi ginenean, ez zen batere erraza izan
Enpresek sekulako presioa egin zuten. 370 langile kaleratu zituzten.
Langileek ez dute CODEVIn lo egiten
Hirian bizi dira, Guanaminth-en
Eta oinez, bizikletaz edo motoz etorri behar dute
Lantegira etortzeko errepide egokia egingo zutela esan ziguten...
...jantokia eraikiko zutela janaria eraman ahal izateko
Kafetegia ere hobetuko zutela agindu zuten...
...eta janari hobea zerbitzatuko zutela. Oraindik itxaroten ari gara.
Atzo Senatuak gutxieneko soldata 200 gourdes-ean (5 dolar) ezarri zuen.
Langileentzat hobekuntza dela uste dugu.
Bai, soldaten igoerak lagun dezake baina ez naiz gobernu honetaz fio.
Ez dut uste gobernuak gure interesen alde egiten duenik.
Gutxieneko soldata berriaren onarpena gobernuaren lorpen gisa erakutsi dute.
Orain legea aplikatu eta hobera egitea espero dugu.
Hala izan behar luke.
MINUSTAH pikutara! (Haiti Egonkortzeko ONUren mandatua)
Behera, behera, behera MINUSTAH!
Prevalek honi demokrazia deitzen dio...
...baina Prevalen gobernuan indarkeria baino ez ***.
Amildegira eraman gaituzte...
...emango al dit Prevalek soldata duinik?
Gobernuan jarraituko du, eta ez dugu ezta jatekorik izango!
Haiti hilda ***!
Haitiarrok ez al gara lotsatzen? Lotsagarria da!
Nik neuk askatuko dut herri hau!
Ez gaude jaietan, izorratuta gaude!
Ez gaude jaietan, izorratuta gaude!
Egiten ari zaretena legez kanpokoa da!
Legeak dio, manifestaziorako eskubidea dugula.
Orain hemen miseria ***, lehen ez zegon horren gaizki.
Benetako gobernua nahi dugu, gure arazoak konponduko dituen gobernua.
Sakabanatu zaitezte, mesedez!
Estatuak ez du laborarien nekazaritza bultzatu
Dominikar laborariek kredituak lor ditzakete interes egokiekin
Lurra lantzeko makinak ematen dizkiete
Baina gero dominikarrek nahi duten prezioan saltzen dute, kontrolik gabe
Honekin ez dut esan nahi laborariek prezioak finkatu behar ez dituztenik
Esan nahi dut prezioak Dominikar Errepublikak ezarrita etortzen direla
Ipar-ekialdean gaude, Ferrier izeneko herrian
Lautada honetan arroza landatzen da
Orain, nahiz eta lur aberatsa izan...
...nekazariek ez daukate urik
Saint Eiles Giles Joseph du izena, eta laborarien erakundeko kidea da
Cap Rougeren Garapenerako Itxaropena Bizi deitzen da erakundea
Dominikar produktuez eta iparraldeko produktuez ari naiz
Tokiko produktuak zapaltzen dituzte
Eta hemengo nekazariak ezin dira lehia horretan sartu
Hara nola iristen diren produktuak
Arroz hau Estatu Batuetakoa da
Beste produktu horiek baino merkeago saltzen da
"Dumping" politikaren errealitate gordina da
Nekazari batek lauzpabost eltze arto saltzen ditu libra bat arroz erosteko
Nekazaritza erreformaren afera Haitiren independentzia garaitik dator
Independentziaren gerrako liderren menpe zegoen gizarte hartan...
...desberdintasun era berriak azaldu ziren
Ez zegoen esklaburik, ez zegoen latifundio handirik...
Baina klase menperatzaileek lurraren kontrola hartu zuten
Nezaritzaren auzia Haitiren historian beti egon da presente
Nekazarien matxinadak izan ditugu Haitiko hainbat tokitan
Eta horrek ekarri zuen amerikarren okupazioa 1915etik 1934ra
Okupazio erreformaren gaia isilaraztea lortu zuten...
... baina aldarrikapenak hortxe jarraitu zuen, modu batean edo bestean
1987an diktaduraren amaierarekin...
...eta gatazka demokratikoa deiturikoa agertzeaz batera...
...hainbat aldarrikapen berri azaldu ziren: demokrazia, askatasuna, berdintasuna...
Eta horien artean, berriz ere nekazaritzaren erreformaren beharra
Lehenengoz, Aristideren gobernuak nekazaritza erreforma egiteko asmoa zuen
Baina estatu kolpea zela eta proiektua gelditu egin zen
RenŽ Preval presidente izendatu zutenean...
...Haitiboniteko lautadan nekazaritza erreforma bultzatu zuen
Nekazarien babesa bilatu nahian zebilen
Orain hiru hilabete, nekazaritza ministroak honakoa esan zuen hitzaldi batean
"Ez dezagun hitz egin nekazaritza erreformaz..."
..."lurralde segurtasunaz hitz egin dezagun."
Hori da orain Nekazaritza Erreformarako Institutuaren orientabide berria
Ni Sabanetan bizi naiz zazpi lagunekin
Seigarren urtea dut Dominikar Errepublikan
Kafea batzen...
Eguneko 35 peso ematen dizkidate, 5 dolar
Nagusiarekin bizi gara
Nik haitiarrak bilatzen ditut, kafea batu, pisatu...
...eta nagusiak dirua ematen dit
Haitiarrak legez kanpo etorri ohi dira
Muga zeharkatzen dute
Eguneko ordaintzen da garbiketa lanean
Bestela, biltzen den uztaren arabera ordaintzen da
Ez *** lan kontraturik
Gaur hemen eta bihar beste ekoizleren batekin daude
Leku batetik bestera dabiltza
Non gaude?
Zer egingo dugu gure herriarekin?
Haiti aldatu behar dugu
Ezin du honela jarraitu